"Gauza harrigarriak gertatzen dira hemen: Tipo batek manifestazio bat antolatu eta presidentea dela esan du"

Mikel Moreno Calzada bilbotarra 2012an heldu zen Venezuelara, Hugo Chavezek bere azken hauteskundeak irabazi eta hilabete gutxira. Nazioarteko elkartasunerako Pakito Arriaran Fundazioko kidea da, Caracasen bizi da eta iraultza bolibartarraren barnean kokatzen diren mugimendu herritarrekin harreman estua du. Presazko elkarrizketa egin dio ARGIAk, Venezuelan ireki den krisi politikoaren nondik norakoak ezagutu nahian. Izan ere, hiru egun lehenago Juan Guaido oposizioko kideak estatu kolpe bat abiatu zuen bere burua presidente izendatuz. Zaila da zer gertatuko den aurreikustea, gako batzuk eskatu dizkiogu.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide