Irregulartasunak Lanbide Heziketaren finantzazioan?

Lanbide Heziketako irakasleak ez dagozkien funtzioak egitera bultzatzen ditu Jaurlaritzaren programa batek, ARGIAk eskuratu duen dokumentuaren arabera. Irakasleek proiektuak saldu behar dizkiete enpresei, eta egindako proiektu bakoitzagatik enpresak ikastetxeari ordaintzen dio zuzenean, ikastetxeak autofinantzatuz eta gurpil arriskutsuan kateatuz. Gainera, lan horien fakturan %25eko beherapena egin behar diete ikastetxeek enpresei, merkatuari konpetentzia desleiala eginez. Jaurlaritzak berak ere diru publikoz saritzen du programa: zenbat eta proiektu gehiago saldu, orduan eta baliabide ekonomiko eta pertsonal publiko gehiago jasoko ditu ikastetxeak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide