Erraustegiaren enpresek iritzi publikoa kontrolatzeko antolatu duten komunikazio plana argitaratu du GuraSOSek

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2019ko ots. 11a, 09:30

Zubietako erraustegia eraikitzen ari diren enpresek (Urbaser, Meridiam, Altuna y Uria, Moyua, Murias eta LKS-Mondragon) komunikazio talde bati eman diote Gipuzkoak Ingurumen Gunea eufemismoz bataiatutako erraustegi konplexuaren irudi ona gizarteratu eta sortu diren kontrako iritziei gaina hartzeko arduratu. GuraSOS elkarteak eskuratu du oposizioko taldeen aurkako diskurtso bat egituratzen ari den kabinetearen agiri konfidentziala eta igandean Lasarte-Orian egindako ekitaldi jendetsuan erakutsi du. ARGIAk Interneten ipini du "Cultura medioambiental y plan de comunicacion" izenburua daraman txosten konfidentziala.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide