Gasteiz goizean: Milaka lagunek Plaza Berria txiki utzi dute

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2019ko mar. 8a, 19:03

Gasteizko Plaza Berria bete-beteta ikusi dugu eguerdirako. “Emakume altxa, hasi da iraultza” oihuekin berotu dute giroa eta ekimen antifaxistak eman dio hasiera manifestazioari, Espainiako Estatuko faxismoaren ordezkariei planto egiten dietela argi utziz. Jendetza izan da ibilbidean eta nabarmentzekoa da manifestazioaren aurretik, goizean Gasteizen egin dituzten pikete eta ekintzetan poliziarengandik hamar emakume jazartuak izan direla salatu duela mugimendu feministak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide