Mugarik gabeko euskara - Egia, aitortza eta erreparazioa

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2019ko api. 3a, 09:53

Euskaraz bizi nahi izateagatik euskaldunok mendetan zehar pairatutako jazarpena salatu du Euskal Herrian Euskarazek. Egia, Aitortza eta Erreparazioa eskatu dute euskaldunentzat. Euskarak jasandako zapalkuntzen historia gogora ekarri, eta hortik abiatuta, euskararen normalizazio prozesua diseinatzea aldarrikatu dute EHEko kideek. Aldarrikapen hori plazaratzeko, manifestu bat idatzi dute, eta jendaurrean aurkeztu dute Donostian, martxoaren 29an, Eureka Zientzia Museoan.

Bideo hau ekitaldi horretan proiektatu dute. Irudiak www.ahotsak.eus proiektuarenak dira.

Manifestuari axikimendua eman nahi dioten herritarrek helbide honetan dute aukera: https://goo.gl/forms/zoWrhPsfRhftcmkf1

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide