Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusia: "Gure lan-ildoari jarraituko diogu, are indartsuago eta gogo handiagoz"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2019ko api. 8a, 10:46

Lakuntza 14 urtez izan da Batzorde Betearazleko kide, eta hainbat ardura izan ditu sindikatuan. Hamarkada batez sindikatuaren aurpegirik ezagunena izan dena ordeztearen bertigoa eta erantzukizuna gainean baditu ere, aldaketa handirik ez dela egongo esan du: “Gure zuzendaritza kide anitzekoa da, eta pertsonak aldatzen diren arren, proiektua mantentzen da” azaldu du. “Lan-ildo berari jarraituko diogu, are indartsuago eta gogo handiagoz, gaizki pasatzen ari den jendeak hala eskatzen digulako”. Bere lehen elkarrizketa da hau, ALDA aldizkariari eskainia.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide