Michael Jordan ospetsuak ingelesez, CUPeko Jordi Magrinyàk katalanez

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2019ko mai. 17a, 08:41

Hauteskunde kanpaina betean ari zen Jordi Magrinyà Bartzelonako CUPeko kidea, zerrendan bigarren tokian doana. Bere burua Michael Jordan saskibaloi jokalari ospetsuarekin alderatu zuen. Adierazpenak eginak zituen katalanez eta kazetariren batek gaztelaniaz egiteko eskatu zion. Hala erantzun zion Jordi Magrinyà CUPeko kideak: "Azpitituluak jartzea ondo legoke. Michael Jordan banintz azpitituluak ingelesez jarriko zenituzkete".

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide