Zaintzaileak prekario bizi; zainduak prekario biziraun

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2019ko eka. 10a, 10:32

Bizitza da lehena; jar dezagun bizitza erdigunean... Denon ahotan dabiltzan leloak dira hauek, baina bizitzari lehentasuna eman nahi badiogu, ezinbestean zaintza duina bermatu beharra dago, ez baitago bizitzarik zaintzarik gabe. Egin ditzagun ikusgai bizitza posible egiten duten zaintza lan guztiak: musu-truk egiten direnak, eta soldata miserableen truke gauzatzen direnak. Jarri diezaiegun izena zaintzaileei: Soraya, Itziar, Kati, Ana, Begoña... Izendatu ditzagun zainduak ere: Amaia, Karmen, Juan... Erresidentzia eta eguneko zentroetan, adibidez, zerrenda luzea dago. Zaintzailearen prekaritatea zainduarena ere badelako, euren istorioa da hau, baita zurea, denona, bizitza baita lehena.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide