Errautsak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2019ko uzt. 29a, 09:23

Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa. Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.

Taula Zuzendaritza: Ximun Fuchs
Aktoreak: Ander Lipus (Zigor), Manex Fuchs (Erramun), Ximun Fuchs (Kaiet), Miren Gaztañaga (Eider), Ainara Gurrutxaga (Pili), Urko Redondo (Fermin)
Idazkera: Igor Elortza & Unai Iturriaga
Eszenografia: Jose Pablo Arriaga
Argiztapen diseinua: Josep Duhau
Argazkiak: Ainhoa Resano
Kartela: Lontxo Yriarte
Adminiztrazioa: Xabino Alkorta, Vincenç Claverie, Elorri Etcheverry, Aurélie Lambert Teknika: Xabino Alkorta

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide