Jose Moreno Torresen familiaren eskertza komunikatua

Jose Moreno Torres-en familiaren izenean, egunotan gure gudariaren galeragatik jasotako berotasuna eta dolumina infinituki eskertu nahi dizuegu; bereziki aurreko asteazkenean ospatutako hiletan.

Ez dugu hitzik jasotako harrotasun eta eskertza mezuen aurrean; alegia, borroka antifaxistari eta gerra zibilean Euskal Herri aske baten alde borrokatu zutenen memoriari dedikatutako bizitza oso bati eginiko eskertzak.

Gure aita, aitona eta berraitona herriaren eta herriarentzako gizona zen. Bihotz eta indar erregaitz bat borrokalari eta langile baten gorputzean; bere bizitza luzean zeharreko “gerra” guztiak batailatuz. Balio etiko sendoetako pertsona eta demokraziaren defentsan eta ondoren hau onera ekartzen lagundu zuen belaunaldi oso baten ordezkaria; gaur egun berriz arriskuan dagoen demokrazia gainera.

Bere azken egunetan aspertu arte esaten zuen justizia eta oraindik irekita jarraitzen duten zaurien erreparazioa ezinbestekoak zirela jendarte gisa aurrera egiteko. Gure herri txiki honen patua markatu zuen historia bizirik mantenduz eta gogora ekarriz; jende migratzaile, ideologikoki anitza eta itxuraz serioa baina aldi berean mundura besoak irekiak dituen jendeaz osatutako herri txikia.

Josek, belaunaldi desberdinak ezagutu eta gozatzeko aukera izan zuen. Bere aburuz, urteen poderioz “faxismoak duen benetako esanahiaz ahazten eta lokartzen joan diren” belaunaldiak. Baina bere oroimenak eta batez ere bere borrokak egunen batean atzera begiratzerakoan gure jatorriaz harro sentitzea eragingo du. Honela, askatasunik gabeko etorkizun faxista bat ekidinez.

Bere hiletan, ideologia, adin, klase eta jatorri guztietako jendea ikusi genuen bere galera deitoratzen. Izan ere, berak zioen moduan, bere “familia” askozaz ere zabalagoa zen; “familia” bat, zeinak lagundu egin duen 100 urtera arteko bizi luzea zaintzen.

Bere familia nukleo gertuenekoon aldetik, bereziki honakoak eskertu nahi ditugu: Elai-Alai dantza taldea, azken 30 urteetan hainbeste maitasunekin haien artean hartu izanagatik. Iban Gorriti (Mugalariko kazetaria) eta Fernando Pedro Perez (bere liburu biografikoaren egilea), haren memoria jaso, balioetsi eta zabaltzeagatik. Berekin balentriak elkarbanatu zituzten politikari eta sindikalgintzako kideak, azkenengo unera

arte omendu zutenak. Santa Marinako ospitalea, uneoro emandako tratu duinagatik; batez ere bere gertueneko medikuari, Iratxe Gonzalez Morcillo. Eta inor ahantzita utzi barik, bere begietara begiratze hutsaz bizitza horren zoriontsu egin zioten guztiak.

Amaitzeko, esan nahiko genuke memoria historikoaren legeak benetan integralak izatea, eta frankismoak eta nazioarteko faxismoak gauzatutako krimenen aurrean justizia eta erreparazioa egitea irrikaz espero dugula.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez

Jose Moreno Torres-en familia

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide