Dantza filmak Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen Saria jaso du

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2019ko ira. 25a, 11:46

Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen saria jaso du Telmo Esnalen Dantza filmak, Donostiako Kursaalen. Euskal zinemagintza industriari egindako ekarpena eta filmaren arrakasta, ibilbidea, kalitatea eta originaltasuna aitortu zaizkio Esnalen lanari. Aurreko urteko Zinemaldiko sekzio ofizialean aurkeztu ondoren, 42.000 ikusletik gora izan ditu Euskal Herriko zinema aretoetan. Mundu osoko hamar bat zinema jaialditan ere proiektatu da. 2017an Donostia Zinemaldian Glocal in Progress Industriaren Saria irabazi zuen eta 2018an Glocal in Progress Saria.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide