Unionismoa atzera Euskal Herrian, baina...

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2019ko aza. 11a, 11:42

Bigarren parteak ez dira oso maitatuak izaten arte guztietan. Politikan ere ez. Emaitzek déjà vu-tik gehiago dute berritik baino, baina badira pozteko pare bat arrazoi. Batetik, neofaxismoak Espainian izan duen goraldia gurean 1.300 boz gehiago eta zero ordezkari baino ez da. Bestetik, Euskal Herriaren erabakimena ukatzen dutenen indarra txikiagoa da. Unionismoak behera egin du. PSEk, PSNk eta Navarra Sumak jaitsi dutena PPk igo duenaren antzekoa da, baina Ciudadanosek jaso duen zaplazteko orokorrak balantze unionista negatiboan utzi du hemen. Hala, Euskal Herriko ultraeskuindarren –PP, C’s eta Vox– ordezkaritzak kongresuan 23tik bikoa izaten jarraitzen du, eta biak Navarra Sumakoak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide