1.796 lagun ari dira bertso eskoletan 117 herritan

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko ots. 5a, 11:33

117 herritan daude bertso eskolak eta hauetan 1.300 inguru haur eta 430 inguru heldu ari dira bertsotan egiten ikasten. 112 dira irakasleak. 18 urtetik beherako taldeetan, %56 dira neskak eta %44 dira mutilak; baina zenbakiak irauli egiten dira helduen taldeetara iristean: %30 dira emakumeak eta %70 gizonak. Bertso eskolan dabiltzanen %6 baino ez da ari txapelketa prestatzen, gehienak hasi berriak edo bat-batean trebatzen ari direnak dira.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide