Herrian zabortegiak debekatzetik, hamarkadako krisira

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko ots. 18a, 08:31

Lehen egunetan informazio falta oso nabarmena izan zen, eta ondoren, oso mugatua izaten ari da –otsailaren 15a da, milaka lagun daude batuta Eibar, Ermua eta Elgetatik hiru zutabetan sutan dagoen zabortegiaren altzoan–. Egunetik egunera izan ditugun berriek, lasaitu baino, kezka areagotu digute. Horregatik, instituzioei exijitu nahi diegu informazio zehatza eta gardena eman diezagutela. Jarduera plan zehatz bat eskatzen diogu Jaurlaritzari. Gertuko bizilagunen azterketa medikuak ahalik eta azkarren egin ditzatela. Ezinbestekoa da dagokionari erantzukizunak exijitzea”, txalo zaparrada jaso dute oholtza gainean dauden Eitzagako auzokidek. Giroa bero dago Eitzagan. Kolore eta adin guztietako jendea maskarillak jarrita dago, ez sinbolikoki bakarrik, aire kutsatutik babesteko baizik. “Zaldibar argitu!” da oihurik errepikatuena, baina bide osoan ez da falta izan Iñaki Arriola eta Iñigo Urkulluren dimisio eskaerarik. Aurrera jarraitu aurretik, komeni, gertaeren kontakizuna hasieratik egitea.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide