Verterrek eta Jaurlaritzak 2012an erabilitako prozedura ez zen legezkoa amiantoaren kasuan

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mar. 3a, 08:02

Verter Recyclingek 2011ko apirilean Jaurlaritzari amiantoa hartzeko eskaera egin ziola, eta administrazioak hilabeteko epean erantzunik eman ez zionez, hala eskuratu zuela enpresak amiantodun hondakinak isurtzeko baimena. Hori da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ARGIAri idatziz eman dion azalpena enpresak 2012an amiantodun hondakinak hartzeko baimena bazuela esateko. Arriola buru duen Ingurumen Sailak gauzak ongi egin zirela argudiatzeko darabilen Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 16/2002 Legea-ren 10.2 artikuluak aurkakoa dio ordea: Enpresak ez zuen ongi kalifikatu aldaketa, Eusko Jaurlaritzari adierazi baitzion amiantoa hartzen hastea ez zela "funtsezko aldaketa". Aipatu artikuluak dio hondakin arriskutsuak hartzen hastea "funtsezko aldaketa" dela. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak isiltasun administratiboarekin erantzun zion, amiantoa onartzekotan zabortegi honentzat aurrez egina zuen Ingurumen Baimen Bateratua aldatu behar zuenean. Ez zuen egin hurrengo urtera arte.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide