Hilketa delitua egotzi diete emakume bat tiroz hil zuten Portugaleteko lau udaltzaini

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mar. 13a, 11:52

Astelehenean bikote batek ustez lapurtutako auto batean atzetik ziren Portugaleteko udaltzainak. Barakaldoko Mespelerreka auzora heltzean, tiro egin zieten gidariei, 35 urteko emakume bat bertan hil zuten eta 37 urteko gizonezko bat zauritu, aurpegian tiro bat jaso ostean. Tiroketan parte hartu zuten lau udaltzainak inputatu ditu Ertzaintzak, ustezko hilketa delitu bat egotzita.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide