Olatukoop: "Sortzen diren beharrak estaltzen saiatuko gara interkooperazioaren bitartez"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mar. 15a, 13:12

Ekonomia Sozial Eraldatzaileko enpresa sarea den Olatukoopek manifestua zabaldu du COVID-19aren aurrean. "Osasun-krisi honek lehen planora ekarri ditu hainbat gai: zaintzaren zentralitatea, indibidualismoaren ahultasuna komunitatearen indar eraldatzailearekiko, zerbitzu publikoen defentsa pribatizazioekiko...". Salatu duenez, "ekonomia eredu kapitalistak ez du balio bizitza bizigarriak izateko". Enpresetan dagoeneko hartu dituzten neurriak azaldu dituzte, eta etxetik lan egiteaz harago ere joan dira: "Bizitzak ekonomiaren aurretik jarri ditugu, eskuartean ditugun lan konpromisoak atzeratu daitezkeela asumituz". Sareko enpresek elkarri laguntzeko bideak aztertuko ditu: "Krisitik batera ateratzeko pausoak emanez".

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide