Miñan - Dapa 09

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mar. 18a, 10:34

Miñan argitaratu eta hiru hilabete geroago, Amets Arzallusek Ibrahima Balderengana Madrilera egindako bisita bat du oinarri ikus-entzunezko honek. Ibrahima Balderen egunerokoa azaldu eta, bide batez, liburuaren nondik norakoez, ahozko literaturaz eta migranteen aferaz hausnartzen da bertan.

Ibrahima Balde Gineako Konakryn jaio zen 1994an. Kamioi gidari izateko aprendiz ibili zen hiru edo lau urtez. Egun batean amak deitu zion arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea egin zuen. Irunen, bertako Harrera Sarearen bidez, Amets Arzallus ezagutu zuen. Ibrahimak bere bidaia kontatu zion, eta Ametsek idatziz jaso. Horrela sortu zen Miñan. Gaur egun, Madrilen mekanika ikasketak egiten ari da.

Amets Arzallus Antia Hendaian jaio zen 1983an. Bertsolaria da, baina tarteka kazetaritza eta idazle lanetan ere ibiltzen da. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen eta txapeldunorde izan zen 2009an. Irungo Harrera Sarean boluntario lanetan ari zela ezagutu zuen Ibrahima Balde. Honek ahoz kontatua idatzira ekarri du Miñan liburuan.

Informazio gehiago Dinamoren webgunean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide