Nola?

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mar. 18a, 10:10

Bere xarmak erakarrita Fermin Muguruza The Big Easyra joan da disko bat grabatzera: Irun Meets New Orleans. Bertan, alde batetik, bere ibilbideko zortzi abesti moldatu ditu New Orleanseko doinuetara eta hiriko bi klasiko interpretatu ditu, eta bestetik, NOLA? dokumentala zuzendu du (hango egoeraz, Katrinaren 10. urteurrenean). Hori guztia, tokiko pertsona esanguratsuenez inguratuta: Preservation Hall Jazz Band talde historikotik Katey Red abeslari bounceraino; Galactic, Dr. John eta Trombone Shorty taldeekin lankidetzan. "Treme"-ko pasarte batekin paralelotasun ugari ditu: abestiak oso ondo integratuta daude, protagonistek kontatzen dutenarekin lotuta. Hala, musika narrazioaren pertsonaia bat gehiago bihurtzen da. Pelikularen ardatz nagusia George Ingmire da (WWOZko esataria, dokumentalista eta urakanak izan zuen eraginaren inguruko hainbat irratsaioren aurkezlea). Bere diskurtso kritiko eta ironikoarekin, diskoaren grabazioaren kontakizuna, gauzen egoeraren inguruko gogoetekin tartekatzen du.

Zuzendaria: Fermin Muguruza
Argazki zuzendaria: Daniel Gómez
Edizioa: Daniel Urdiales
Gidoia: Fermin Muguruza
Soinua: Jonathan Freilich, Mark Bingham
Grabaketak: The Living Room Studio, Preservation Hall (New Orleans)
Nahasketak: Karlos Osinaga “Txap” - Bonberenea estudioak (Tolosa)
Masterizazioa: Angel Katarain
Ekoizpena: Jone Unanua

Iraupena: 67 min

TALKA RECORDS & FILMS 2015
------------------------------------------
Kolore Bizia
Etxerat!
In-komunikazioa
Mess Around
Zugarramurdin Akelarrea
Dub Manifest
After-boltxebike
When I Die
Gora Herria
Black Is Beltza

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide