Alokairuen greba prestatzen ari dira apirilerako, Espainiako Gobernuak neurriak hartu ezean

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mar. 23a, 20:09

"Zuk ere ezin duzu alokairua ordaindu? Exijitu gobernuari konfinamenduak iraun bitartean alokairuak bertan behera utz ditzala. Batu zaitez". Mezu hori irakur daiteke suspensioalquileres.org webgunean sartu eta lehen begi kolpean. "Krisi honek diru sarrerarik gabe utzi gaituen maizterrak milaka gara. Ezin dugu bizi garen etxebizitzaren edo lan egiten dugun bulego edo komertzioaren alokairua ordaindu. Bi aukera: gobernuak bertan behera uzten ditu alokairuak edo ez ditugu ordainduko", diote zuzen. Espainiako Estatuko 200 eragilek bat egin dute dagoeneko, LAB sindikatuak edo Donostiako Maizterren Sindikatuak tartean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide