Etxolak zuhaitzetan, Europako aire zabaleko meategirik handiena gelditzeko

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mar. 27a, 09:45

Alemaniako mendebaldean munduko makina automatizatu handienek (100 metroko altuera, 200 metro luze eta 14.000 tona) lurra irensten dute eta liseriketaren ondoren kalitate baxuko ikatza iraizten dute, zentral termikora eramateko prest. Meategiak, 1978an ireki zenetik, Hambacheko basoaren %90 desagerrarazi du eta duela zortzi urte ekintzaile talde batek zuhaitzetara igotzea erabaki zuen geratzen den baso zatia defendatzeko. Gobernuak basoa mantentzeko proposamena parlamentura eraman duelarik, ekologistentzat ez da nahikoa eta zuriketa kontua besterik ez dela salatu dute  2018ko irailean desalojo arriskua zela eta iritsi zen  Mike Hambachera eta gaur arte han bizi da.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide