"Jaurlaritza koronabirusaren krisiaz baliatzen ari da Hezkuntzan murrizketak egiteko"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mar. 31a, 06:40

Koronabirusak eragindako salbuespenezko egoera honen erdian, Eusko Jaurlaritzak hainbat murrizketa gauza ditu: besteak beste, bertan behera utzi ditu Hezkuntzako ordezkapen asko, irakasleak etxetik lanean jarraitzen badute ere. ELAk gogorarazi duenez, Jaurlaritzaren ardura da hezkuntzaren kalitateari eustea, murrizketak egin ordez. Jaurlaritzak zenbait eskola irekita mantentzea onartu du eta, irakasle askok euren burua behartuta ikusi dute zentrora joatera koordinazio lanak egitera, horrek kutsatzeko edo birusa zabaltzeko arriskua handituko lukeela jakinda ere. ELAk Jaurlaritzari exijitu dio orain arte hartutako erabaki okerrak bertan behera uztea eta jarri ditzala, behingoz, pertsonak eta bizitzak zentroan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide