Espainiako Gobernuak hainbat neurri onartu ditu gutxieneko diru-sarrerak, alokairua eta energia bermatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko api. 1a, 06:13

Espainiako Gobernuak neurri sozial sorta bat onartu du martxoaren 31n: autonomoek eta enpresa txiki zein ertainek kotizazioa ordaintzeko sei hilabeteko moratoria izango dute, alokairua ordaintzeko mikrokredituak eta 900 euro arteko laguntzak emango ditu Gobernuak maizterrentzat, lana galdu duten aldi baterako langileek diru-laguntza jasoko dute eta gizarte segurantzan izena emanda egonik diru-sarrerak galdu dituzten etxeko langileentzako diru-laguntza ezarriko du, eta ezingo zaie ur eta argindarrik moztu berau ordaindu ezin dutenei.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide