Barakaldon bikoiztu egin dira emakumeek jasotako tratu txarrak konfinamendu garaian

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko api. 8a, 10:28

Argitan Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Etxea da eta datu hauek eman ditu: konfinamendu garaiko hiru asteetan %140 handitu dira tratu txarrak jaso dituzten eta arazo ekonomikoak dituzten emakumeen deiak, iazko garai bereko datuekin alderatuta. Martxoko azken bi asteetan eta apirileko lehenean 24 emakumeren deia jaso du. 2019an garai berean 10 dei jaso zituen. Konfinamendu garaian indarkeria matxista jasotzen duten emakumeei ahalik erantzunik onena ematea eskatu die erakunde publikoei.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide