Oñatiko udalak eusten dio larunbateko azokari, koronabirusaren aurkako neurri guztiak bermatuta

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko api. 10a, 13:12

"Zapatu Santu egunez, apirilak 11, azoka izango zela iragarri zen pasa den astean eta hala egingo da bihar, Zubikoako kantxa urdinean. Pasa den asteko 14 saltzaileak etorriko dira". Hori dio Oñatiko udalak bere web instituzionalean apirilaren 10ean argitaratu duen oharrak. Oñati, Azpeitia eta beste herri ugaritako baserritar eta lekuko produktuen azokek azken astoetan beren funtzionatzeko baldintzak egokituak zituzten arren koronabirus izurriteari aurre egiteko neurrietara, Eusko Jaurlaritzak apirilaren 8an debekatu ditu azoka hauek, bazter guztietatik protestak piztuz. Oñatiko udalak debeku horren jakitun hartu du erabakia, ziurrenik azoken eskumena berea delakoan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide