Denbora gure aiduru

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko api. 12a, 10:47

Hamarkadak udaberria usaindu nahian atzeman gaitu, Koronabirusak etxean espetxeratu gaituenean. Noiz edo noiz goia eskuztatzeko beherantz egiten jakin behar da. Noizik behin gora egiteko apeta izan eta beheranzko bidea ekitea eginarazten digu maldak. Eta orduan amildu egiten gara. Egin gara. Ez da karrikak itsumustuan ipinitako harri bat izan, ez da haize-zirimola baten bulkada izan; jausi egin gara, belaunburuetan sumina ebakiz. Karriketako sakonuneak behatz-puntekin oinkatzen ditugu eta amildu egiten gara, miseriekin zangartean, birus honekin zangotraban, alarma egoeran estropezuan, arnas sindrome akutu larri honek utzitako traban. Maskara jar dezakegu edo erori ez garela aditzera eman, gure gerizpea zoruan dabilela esan. Bueltatu gaitezke lehengo bidera, baina lorratza hor geratuko da; globalizazioak ekarritako eritasuna munduko txoko guztietan hedatu, ekonomiaren gainbehera eragin eta hemengo ospitaleek eriez gainezka egin baitute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide