HTX20 Elkarrekin edozer dugu posible

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko api. 12a, 10:24

Euskal Herria, 2017. Hatortxu Rock 1999an jaiotako musika jaialdia da. Hasiera-hasieratik helburu bikoitza jarraitzen du: errepresaliatu politikoen egoeraren salaketa eta dispertsio politikak eragiten dituen gastu erraldoiei aurre egiteko, senideekiko elkartasun ekonomikoa. Urrunketa sistematiko honek 28 urte bete ditu eta denbora honetan, gehien bat espainiar eta frantziar estatuetako espetxeetan zigorra betetzen duten senideak ikusteko ehunka kilometro egin behar dituzte astero. 16 pertsona hil dira bisita hauetara bidean.

2017ko uztailean Lakuntzak hogeigarren edizioa hartu zuen. Lau egun, 85 musika talde eta milaka pertsonek osatu zuten sekula Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena. Hau 6.000 lagunen lan boluntarioari esker atera zen aurrera. Iñaki Alforja zuzendari iruindarrak haietako 20ren istorioak bildu ditu. 20 istorio hauek elkartasun proiektu honetan bat egiten dute, auzolana erreminta onena bihurtuz.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide