"PAIk ikasleen arteko segregazioa eta hezkuntza eredu elitista sortzen du"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko apirilaren 17a

Castejongo ikastetxeak PAI eredutik (Ingelesez Ikasteko Programa) ateratzeko eskaera egin du, baina Hezkuntza Departamenduaren ezezkoarekin egin du tupust. Eskolako langile batek adierazi digu Hezkuntzak ez dituela aintzat hartu ez eskola beraren ez bertako ikasleen ezaugarriak, eta gobernuko arduradunek eskolako errealitatea ezagutu dezaten nahi dute, kontu epelak alde batera utziz.

Hori bera egiten saiatu gara ZuZeun, eskolako errealitatea ezagutzen. Gema Martinez (Albacete, Espainia, 1973) Castejongo Maiatzak Bi eskolako zuzendaria da. Hamabost urte daramatza lanean Nafarroan, horietarik hamalau Castejonen. Pertsona aproposa, beraz, Erriberako eskola honetan gertatzen denaren berri izateko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide