Paper fabrikako lohiak, Zaldibarko zabortegian sekula utzi behar izan ez ziren hondakinak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko api. 23a, 07:30

Zaldibarko Eitzaga auzoko zabortegian Verter Recycling enpresak paper birziklatu lohi pila handiak jaso zituen azken urteetan, Errenteriako Papresa fabrikak bidalita, Berria-n Imanol Magro Eizmendik kronika xehe batean azaldu duenez. Europako araudia zorrotz aplikatuz gero Zaldibarren horrelako hondakinik utzi ezin zen arren, Eusko Jaurlaritzak araudiaren interpretazio zabala eginez ontzat eman zuen. Osagai organiko eta hezetasun handia daukaten hondakinok eragin bat eduki ahal izan zuten zabortegiaren amiltzean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide