Igandean aire kutsaduragatik sirena hotsez protesta egiteko deia

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko api. 24a, 08:02

Airearen kutsadurari lotutako gaixotasunetan 20 aldiz hilkorragoa izan daiteke COVID19a. Hala ohartarazi dute Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait herritar taldeek. AEBtako Harvardeko unibertsitateak kaleraturiko txosten batek, airearen kutsadura COVID19aren hilkortasuna areagotzearekin lotu duela ohartarazi dute. Kutsadurari lotutako gaixotasunetan, koronabirusa 20 aldiz hilkorragoa izan daitekeela. Kutsaduraren aurka, osasun alarma pizteko deia egin dute, igandean, apirilaren 26an 12:00etan, Gernikako bonbardaketaren eta Chernobylgo istripu nuklearraren urtemuga egunean hain zuzen. Eta oihal beltzak jartzera, dolu keinu gisa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide