"Arazo handia dago enpresa ertain eta txikietan, ez baitute Planik ezta neurririk ere"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko api. 28a, 07:48

LAB sindikatuak salatu du EAEn industria eta eraikuntzako 5.200 enpresa egonik, soilik 160 ekintza Plan jaso dituztela koronabirusaren aurrean langileen segurtasuna bermatzeko. Plan horien %11k soilik betetzen du Jaurlaritzak emandako aholkuak. EAEko enpresen %65ean ez dagoela ordezkaritza sindikalik azpimarratu du, eta enpresa hauetako bakar batek ere ez duela Prebentzio Plana negoziatzeko eskaerarik egin. Egoera honen aurrean ikuskaritza lana ez dela nahikoa izaten ari adierazi du eta Jaurlaritzari exigitu dio "langileen osasun egoeraren jarraipena egiteko beharrezko neurriak har ditzala".

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide