Pasilloa ez da irteera?

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mai. 13a, 17:15

Bagenuen pasilloei egundoko beldurra zien lagun bat. Beno, ez, ez zien pasillo denei; supermerkatuan airoso joaten zen orgatxoa eskuan hartuta pasta-pasillotik alkohol-pasillora, eta eskolan, ere ez dut gogoan estuasunik sartzen zitzaionik gela batetik bestera joaterakoan. Alabaina, bukaerarik antzematen ez zion pasilloen aurrean erabat uzkurtzen zen laguna, gorputza gogortzen zitzaion harrizko bihurtzeraino eta ahotsa erabat mututu hats izateraino. Guri aspaldi xamar kontatu zigun bere beldurraren berri, umorez erantzun geniola gogoratzen dut konturatu ginen arte bene-benetakoa zuela beldur hura.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide