Informatzen jarraituko dugu, Polizia salatuko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mai. 19a, 23:52

Denbora tarte laburrean ARGIAko eta HALA BEDIko kazetarien lana oztopatu du Poliziak Gasteizen. Maiatzaren 7an Gasteizko udaltzain batek ARGIAko kazetariak etxegabetze batekin erlazionatutako polizia operazioaren irudiak hartzea ekidin nahi izan zuen. Maiatzaren 8an, Talka espazio okupatu feministaren desalojoaren aurkako protestez informatzeko trabak jarri zizkion Ertzaintzak HALA BEDIko kazetariari. Bi kasuetan, mehatxuak eta gezurrak erabili ditu poliziak.

Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE)  babesa adierazi diete bi hedabideei. ARGIAk eta HALA BEDIk elkarrekin poliziaren jarrera salatuko dugu Sindikoan eta Arartekoan, eta KEE eta EKE elkarteak izango ditugu ondoan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide