"Patxik edozein unetan izan dezake bihotzekoa, hiltzeko arriskua erreala da"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mai. 20a, 17:14

Hamargarren eguna du Patxi Ruiz euskal preso politikoak gose eta egarri greban. Ainhoa Mejias presoaren bi abokatuetako bat da, larritasunez beteriko egunak ari da bizitzen. Medikuek esan dute bosgarren egunetik aurrera edozein momentutan bihotzekoak jota hil daitekeela Ruiz. Espetxeko zuzendaritzak eta medikuak izaten ari diren jarrera ankerra salatu ditu bereziki ARGIArekin hizketan. Elkarrizketa ixtear gaudela, esperantzari zirrikitu bat irekitzen dion berria heldu zaio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentraletik: epaitegiak espetxeari exijitu dio Ruizen egoeraren txosten bat bidali diezaiola berehalakoan, urrats berrien aurrekaria izan daitekeena erlojuaren aurkako eta bizitzaren aldeko borroka honetan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide