Mobilizazio Eguna deitu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Patxi Ruizen egoera salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mai. 27a, 06:34

Maiatzaren 30erako (larunbata) egin du Euskal Herri osorako deia, "Patxiren egoera salatzeko eta amnistia aldarrikatzeko". Murtzia II kartzelan duten presoak 17. eguna beteko du gose greban, horietatik lehen 12 egunak egarri greba ere izanik. Salatu dutenez, ezarri dioten berrogeialdia ekainaren 9 arte mantenduko diote, eta denbora horretan ezingo du abokatuaren bisitarik ere jaso, ezta bideo-deirik egin ere. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak salatu du "koronabirusaren aitzakiapean Patxiren eskubideak are gehiago urratzen ari direla".

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide