Adunako udalak hileko 600 euroko diru-laguntzak emango ditu zaintzarako

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mai. 28a, 08:31

Adunako Udalak bando bidez jakinarazi du COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoak arintzeko diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu duela. Eskolak eta eguneko zentroak itxi izanaren ondorioz umeak edo zaharrak zaintzeko kontratazioak egin edo lanaldia murriztu dutenei 600 euroko diru-laguntza emango die. Ateak itxi behar izan dituzten denda txiki eta ostalariei ere emango die laguntza, 500 eurora arte. Udalaren aurrekontuan 25.000 euroko poltsa onartu du horretarako.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide