"Urtaranek pertsona sentibera zirudien alkatetzara heltzean, eta bost urte pasata Azkuna ematen du"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mai. 29a, 16:21

Gasteiztar migratuek, baztertuek edo prekarizatuek etxebizitza bat eskuratzeko dituzten arazoekin larriturik, Gasteizko Eskubide Sozialen Aldeko Plataforma eta Arabako Ongi Etorri Errefuxiatuak kolektiboa elkarlanean hasi ziren 2019 hasieran. Eragile gehiago batu zitzaizkien gero, Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimena sortuz. Ordutik, udalaren politikek eta koronabirusaren krisiak larrialdia okertu egin duela dio Jabier Sáenzek. Olarizuko bizilagunen kriminalizazioaz, bazterkeriaren gizarte zerbitzuen egoeraz edo aldaketak borrokatzeko beharraz hitz egin dugu berarekin.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide