Osakidetzak uda honetan ere murrizketak egingo ditu

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko eka. 22a, 07:50

Udan osasun langileen oporrak ordezkatzeko murrizketak egingo ditu Osakidetzak, aurreko urteetan bezala: Lehen Arretako ordutegia murriztuko du eta telefono bidezko kontsultak lehenetsiko ditu. ELA sindikatuak salatu du "arreta-murrizketak ez direla pandemiaren balizko berragerpenerako prest egoteko modua" eta oroitarazi du 5.000 langile direla behin-behinekoak Osakidetzan eta "plantilla handitu, indartu eta egonkortzeko" beharra dagoela.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide