Bere kargua utzi du Hezkuntza Saileko Euskara zerbitzuko buruak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko uzt. 10a, 09:15

Iñigo Barrusok Euskara zerbitzu postua utzi du, Hezkuntza Saila Iralen eta Euskal Girotze Barnetegietan prestatzen ari den murrizketen ondorioz: "Erabaki dut ez dudala nik kudeatuko beste batzuek egindako kaltea" adierazi dio Berria-ri, Irati Urdalleta Lete kazetariak jaso duenez. Euskara zerbitzuan Jaurlaritza egiten ari den murrizketen zehaztapen hau eman du Barrusok: "Kontua da euskara zerbitzuko programetan 140 pertsona aritu direla lanean orain arte, eta, momentu honetan, 47 kalean daudela" eta adierazi du baliabide horiekin ezin zaiela "inolaz ere" erantzun Euskara zerbitzuak dituen helburu eta zereginei.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide