Oñatiko Udalaren Ingurumen beka deialdia zabalik da, herrian utzita dauden nekazari lurren erabilera sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko uzt. 16a, 09:34

Duela lau urte sortu zuen Oñatiko Udalak ingurumen beka. Oñati inguruko ornogabe eta anfibioen azterketa egin zuten lehen deialdi hartan, herriko ekosistema ezberdinetan zein egoeratan zeuden ikertzeko. Duela bi urte, energia berriztagarrien inguruko lanari eskaini zioten beka, Goienerrekin elkarlanean. Aurtengoan, berriz, bizi-bizi dagoen beste gai bati eskaini diote: nekazaritzaren zein abeltzaintzaren izaera multifuntzionalari eusteko helburuarekin, udalerrian utzita dauden nekazaritza-lurren azterketa egin eta egoera horri buelta emateko ekintzak bilatuko dituzte.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide