Zaldibarko zabortegiaren arduradunak atxilotu dituzte, epailearen aginduz

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko uzt. 22a, 07:31

Verter Recycling 2002 enpresaren sortzaile eta jabe Jose Ignacio Barinaga, enpresaren kudeatzaile (eta Barinagaren hiloba) Arrate Bilbao eta azpiegituraren injeniari Juan Etxebarria atxilotu dituzte ertzainek uztailaren 21ean. Zaldibarko zabortegia erori ostean auzitegietan zabalik dauden bi ikerketetako baten barruan atxilotu dituzte, astearte goizean epaileak hala eskatuta. Eibarko komisarian daude, eta ostegunean epaile aurrean deklaratutakoan erabakiko du epaileak atxilotutakoekin zer egin.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide