Domingo Garat pastorala

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko abu. 6a, 12:30

Domingo Garat pastorala 2019ko uztailaren 28an eta agorrilaren 4an eskaini zuten Pagolan. Pastoralak Garat anaien historia kontatzen du, zehazkiago Uztaritzeko Domingo Garat-en historia. 1982an, Pagolako herriak Pette Basabürü pastorala aurkeztu zuen. 37 urte berantago, Domingo Garat Uztariztar semearen historia kontatuko digu.

Pastoralak Euskal Herriaren historia kontatzen du Frantziako iraultza garaian. Garat anaiak, Josepe eta Domingo, Lapurdiko ordezkari izendatuak izan ziren, Luis XVI.ak konbokatu estatu generalen kari. 1789ko agorrilaren 4an, euskal probintzietako pribilegioak bukatu ziren eta Behe-Pirinioetako departamendua sortu zen, Euskaldunak eta Biarnesak batuz. Horrek oldartze bat sortu zuen. Garai berean, gertakari azkarrak izan ziren, hala nola Espainiako gerla eta 4000 euskaldunen deportazioa Landesetara. Parisetik itzultzean, Domingo Garat Uztaritzeko auzapez izendatua izan zen. Hil arte, tradizioa beta euskal kulturaren alde borrokatu zen.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide