Ehun bat positibo atzeman dituzte Azpeitian azken egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko abu. 17a, 12:49

Ostiraletik gaur arte egindako 2.500 bat probetan ehun bat kasu atzeman ditu Osakidetzak. Fokoa "lokalizatzen eta ixten" ari direla uste dutela adierazi du Nagore Alkorta alkateak. Dena den, Alde Zaharretik kanpoko tabernariei ere PCR proba egiteko deia egin die hark, gaur eta bihar ere gauzatuko dituztelako. Orain arteko neurriek indarrean segituko dute, eta bihar ez da ohiko azokarik izango Betharrametan. Azpeitiko Udalak elkarlanerako deia egin die eskualdeko udalei, Azpeitiko fokoa ez delako "kasu isolatua".

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide