Gaur ekingo diote ikasturteari 370.000 ikaslek EAEn

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko ira. 7a, 07:32

EAEko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1 eta 2 mailetako ikasleek irailaren 7an ekingo diote ikasturteari. Jaurlaritzak emandako datuen arabera, familien %50,9k sare publikoan hasiko ditu bere seme-alabak eta %49,1ek, berriz, itunpeko edo pribatuan. COVIDa hasi zenetik ikasgelara lehen aldiz sartuko diren eguna izango da ia ikasle denentzat eta musukoa jantzita ikastetxe bakoitzaren protokoloa probatuko dute. DBH 3, 4 eta Batxilergoko ikasleek irailaren 15ean hasiko dute ikasturtea, hain justu hezkuntzako sindikatuek greba deitu duten egunean: ikasturteko itzulera segurua eta hezkuntza eragileekin adostua eskatzen dute, beste hainbat gauzen artean, esaterako, ordezkapenak lehen egunetik egitea lanpostu guztietan. Ordezkapenik ezak lehen egunetik baldintzatuko du eskolak eman ahal izatea: Amezketako eskolan, esaterako, ikasturte hasiera astebete atzeratu dute, bertako irakasle batek positibo eman ostean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide