Infernuko bizilagunen aldeko manifestazio antirrazista egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko ira. 14a, 11:26

Joan den astean Ibaeta Infernua auzunean izandako polizia operazioaren harira, hamarnaka herritar bildu dira Infernua Bizirik plataformak deitutako manifestazioan. Infernuko autobus geltokitik abiatu dira pertsonen arteko segurtasun distantziak mantenduta, eta poliki-poliki Bulebarrerantz joan dira. Polizia operazioa “arrazista” izan zela salatu dute manifestazio guztian zehar, eta Inor ez da ilegala eta arrazismoaren aurkako bestelako aldarria asko izan dira nagusi ibilbide guztian zehar. Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta Espainiako Polizia Nazioanalak 62 pertsona identifikatu zituzten operazio horretan, besteak beste. SOS Arrazakeriak eta Hiritarron Harrera Sareak operazioa gaitzetsi zuten.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide