Emakunderen Aholku Batzordeak eskatu dio Urkulluri erakundea Lehendakaritzara itzularaztea

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko ira. 18a, 17:03

Gogorarazi du 2015ean NBEk lehen saria eman ziola Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari, genero-ikuspegia sustatzeko modalitatean, bikaintasuna erakutsi zuelako: "Non dago bikaintasun hori orain?", galdetu du Batzordeak. Honek bere nahasmena azaltzen du gutunean, eta azpimarratu du gizarte moderno guztietan berdintasun-politikak zentralak direla, eta ezaugarri funtzionalak ez ezik, sinbolikoak ere badituztela. "Berdintasun gaietan nazioarteko erakundeek estatuei eskatzen diete berdintasunerako erakundeak toki hierarkiko nagusian egon daitezela, berdintasun politiken sustapenak gizartean eragina izan dezan", gaineratu du.

 

Gutunean jasotzen denez, "erabaki honek mezu sinboliko bat dakar, bai herritarrentzat, bai lurralde eta toki administrazio guztientzat, herri honetako berdintasun politikak gizarte politiketara baztertuta geratzen direla". Eusko Jaurlaritzaren erabakiarekin atzera egiten dela iritzi diote eta 40 urte atzera egiten dela salatu dute, sasoi hartako “asistentzialismora itzuliz”.

 

Urkullu lehendakariaren gobernu berriak Berdintasunerako Legea hausten duela eta horrek kezkatzen dituela adierazi dute, maila baxuagoko arau batek lege bat ezin duela aldatu jakinda. Batzordeak "milaka emakume ordezkatzen dituzten dozenaka elkarteren ordezkari gisa" hitz egiten du, elkarrizketa bilatzen du eta Urkulluri bere erabakia berriz aztertzeko eta Emakunde berriz lehendakaritzari atxikitako organo autonomo gisa mantentzeko eskatzen dio.

 

 

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide