Baionako suprefeturari pareta bat eraiki diote atarian, presoekiko "blokeoa" salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko ira. 21a, 07:42

Bake Bideak eta Bakegileek deituta, irailaren 19an 30 urte aski da! lelopean ekimenak egin dituzte 22 herritan eta autokarabanan joan dira Baionara. 1.300 lagun inguru elkartu dira suprefetura aurrean. Egurrezko panelekin estali dute Frantziako Gobernuaren ordezkaritzaren eraikinaren aurreko hesia, eta adreiluz horma bat eraikiz trabatu dute sarrera. Gatazkaren konponbideari estatuak ezarri dion "blokeoa" salatu dute desobedientzia ekintza honen bidez. Hainbat hautetsik eta eragilek hartu dute parte, adibidez, Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide