Pasaiako kutsadura salatzeko Olanori errautsa bota zion ekintzailea ostegunean epaituko dute

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko ira. 21a, 14:42

Irailaren 24an epaituko dute Donostiako Epaitegian 2018ko urrian Herrera-Trintxerpe pasabidearen inaugurazioan, Pasaiako badiako kutsaduraren aurka protesta egiteko agintariei errautsa bota zien lezoarra. Markel Olano, Arantxa Tapia eta Eneko Goiari hautsa bota zien ondorengoa esaten zuen bitartean: "Hau da egunero jasaten duguna Pasaiako portu zikin honetan". Lezoko Badian Bizi taldeak kontzentrazioa deitu du 13:00etan eta dei egin die herritarrei "egoera bidegabe hau salatzera eta Josuri babesa ematera".

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide