Amaia Alvarez: "Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko ira. 29a, 09:33

Ekainean elkarrizketatu nuen Amaia Alvarez Ceballos. Ama Barakaldoko Sanitas egoitzan zuen. Ez zuen ulertzen zergatik jarraitzen zuten egoiliarrak bakartuta edukitzen. Orduz geroztik egoerak ez du askoz hobera egin adinekoentzat: bisita hotz urriak, bideo-deiak, eta egoitza barruan bakardadea. Alvarezi ez diot, ordea, berriz elkarrizketa egin egoera hori kontatzeko, baizik eta amaren azken asteak kontatzeko. Bazekien, bai, 96 urteko amak luze ez zuela iraungo, baina ez zuen espero azkenetan zegoela hain gutxi ikusteko aukera izango zuenik. Egoitzako medikuaren irizpidea gailendu zen, ama egonkor zegoenez bisita berezirik ez… halako batean hil zen arte. Alvarezek berak kontatu digu bizitako kalbarioa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide