Urdulizko ospitaleak PCR probak egiteko formazio espezifikorik gabeko praktiketako erizainak erabili dituela salatu du LABek

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko urr. 8a, 09:39

Urdulizko ospitalean berezko formakuntzarik gabeko 4. mailako erizain-ikasleak PCR probak egiten ibili direla deitoratu du LAB sindikatuak. Horrez gainera, "beharrezkoa den gainbegiratzerik gabe" ibili direla salatu du, "ikasle horien arduraduna ondoko gelan zegoelako, PCRak egiten ere bai". Sindikatuak azaldu duenaren arabera, egoera horrek hamaika egun iraun zuen, irailaren 23an ordubeteko saioko formakuntza jaso arte.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide